MUSEORA BISITA
Iruñera joatea beti da plan ona, baina museora joatea eta gainera billabesaz, primerako plana izan da. Oso gustora egon gara. Historiaurrearen inguruan ikasteaz gain, Irulegiko eskua ikusteko aukera izan dugu. Ze poza!!
MUSEORA BISITA
ENGLISH
Lan handia egin dugu bideo hauek grabatzen. Hori bai, primeran pasa dugu.
Ikusi eta arretaz entzun, ea zuen gustokoa den!!
BIKOTEEKIN JOLASTEN
Oraingoan patioara atera gara, 4 urtekoek Mamuxarroen karetak eta makilak hartu dituzte eta 3.mailakoen atzetik ibili dira korrika eta makilekin lurrean kolpeak ematen. Ze gustora egon garen elkarrekin eta ze gogoa dugun ihauteriak iristeko. ARGAZKIAK
AHOZKOTASUN TAILERRA
IDAZLEAREKIN TOPAKETA
Ondoren, idazlea da Eneko Etxegarai gurekin solasaldi bat egitera etorri da. Benetan polita izan da saioa, ipuinak entzun, abestu eta Enekoren alboka soinua entzuteko aukera izan dugu.
Animatu ARGAZKIAK ikustera.
ETXERAKO GUTUNA
BIKOTEAK EZAGUTZEN
Eskolako 3. mailako eta 4 urteko umeak elkar ezagutzen hasi gara. Bi geletan egon gara, tarte librea izan dugu, abesten egon gara eta eskulanak elkarrekin egin ditugu. Oso polita izan da eta elkarrekin ekintza gehiago egiteko gogoarekin geratu gara. Olentzero eta Maridomingiren egunean, elkarrekin egon gara kalejiran.
M U S E O R A B I S I T A Iruñera joatea beti da plan ona, baina museora joatea eta gainera billabesaz, primerako plana izan da. Oso gust...